Olaia Gaitan, Nora Arozena, Nora Mateos, Nora Alkorta, Jare Goenaga eta Enara Txurruka Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek infantil Mailako Espainiako Udako XLIII. Txapelketan hartuko dute parte, bihartik igandera bitarte.
Logroñoko (Espainia) Las Norias kiroldegian izango da hitzordua, eta igerilari azkoitiarrak ondorengo probatan lehiatuko dira:
- Olaia Gaitan: 50 eta 100 libre ,100 eta 200 bizkar
- Nora Arozena: 50 eta 100 libre
- Nora Mateos: 100 bular
- Enara Txurruka, Jare Goenaga, Nora Mateos eta Nora Alkorta: 4×100 estiloak erreleboak
- Nora Arozena, Jare Goenaga, Nora Mateos eta Olaia Gaitan: 4×100 libre erreleboak
Gaur arratsaldean abiatu dira seirak Logroñora, Pello Benitez eta Alex Herrero entrenaitzaileekin batera.
Txapelketari buruzko informazio guztia ondorengo loturan dago eskuragarri: Espainiako Udako XLIII. Txapelketa.
ZORTE ON, NESKAK!!!