Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 37. edizioa hartuko du Begarako Agorrosin Kiroldegiak datorren larunbatean. Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzak eta Euskadiko Igeriketa Federazioak elkarlanean antolatzen dute hitzordu hau, eta aurten Zubiaurre Igeri Elkarteko zazpi kidek hartuko dute parte.
Ondorengo probetan hartuko dute parte:
- Naira Artetxe, Irati Mateos eta Oihan Etxaniz: 100 metro eta 200 metro krol
- Julen Ocio: 100 metro eta 200 metro krol
- Jakes Gostin: 100 metro eta 200 metro bular
- Nerea Dominguez: 400 metro eta 800 metro krol
- Amaiur Arellano: 100 metro eta 200 metro bizkar