Argazkian, Ainhoa Arrieta boleto sariduna eskutan duela, Arritxu Larrañaga Zubiaurreko ordezkariarekin.
Zubiaurre I.K.k urtero San Andres egunean antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Ainhoa Arrieta Aramendik zeukan ONCEko atzoko zozketan saritua izan zen zenbakidun boletoa, 75874 zenbakia duena, hain zuzen.

Zenbaki saritua duen boletoa.
2.500 euro irabazi ditu Ainhoak HERRIXEN Azkoitiko Dendaixen elkarteko establezimenduetan gastatzeko.
Sari honen helburua herriko dendariei laguntzea da. Modu honetan, Zubiaurre I.K.k herriko familia eta bidelagunengandik jasotako laguntza eskertu eta, aldi berean, bere ekarpena egiten die Herrixeneko dendari eta ostalariei. Lema argia da: “herriak emandakoa, herriari bueltan eman“.
Zorionak Ainhoa!! Gozatu sariaz!
Eta boletoak erosi dituzten gainerako herritar guztiei ere, eskerrik asko! Zuen laguntzari esker Zubiaurrek errazago izango du urteko erronka ezberdinei aurre egitea.

Gure bidelagunak
