Home > albisteak > 3 domina lortu ditzute Zubiaurreko infantilek Euskal Herriko neguko txapelketan

3 domina lortu ditzute Zubiaurreko infantilek Euskal Herriko neguko txapelketan

///
Comments are Off

Olaia Gaitan,  Eñaut Alberdi eta Paule Goenaga gustura dira asteburuan Getxoko Fadura igerilekuan ospatu zen Euskal Herriko neguko txapelketan bizi eta lortutakoarekin.

Euskal Herriko txoko ezberdinetako igerilariekin partekatutako bi egun izan dira, esperientzia bikaina baina lehia ere bai, bakoitzak bere markak hobetzea helburu jarrita. Lan txukuna egin dute hirurek eta emaitzei dagokienez, 3 domina eskuratzea ere lortu dute.

Olaia Gaitanek bi eskuratu ditu, zilarrezkoa 100m bizkar estiloan eta brontzezkoa, 50m libre proban. Paule Goenagak, berriz, zilarrezkoa lortu du 50m bizkar proban.

Olaia Gaitan, 3.postua 50m libre proban. Euskal Herriko neguko txapelketa (Getxo).

Olaia Gaitan, 2.postua 100m bizkar priban, Euskal Herriko neguko txapelketan (Getxo)

Paule Goneaga, 2.postua 50m bizkar proban, Euskal Herriko neguko txapelketan (Getxo).