Home > albisteak > Alebinek Azpeitian dute hitzordua larunbatean

Alebinek Azpeitian dute hitzordua larunbatean

///
Comments are Off

Asteburu honetan, alebinen igeriketa jardunaldia ospatuko da Azpeitiko igerilekuan. Bertan izango dira Zubiaurreko igerilariak, 2011ko neskak eta 2009 eta 2010 urteetako mutilak. Estilo eta luzera ezberdinetako probetan hartuko dute parte, hala nola, 100m libre, 200m tximeleta, 200m braza eta 200m bizkar. Bukaeran, mutilek erreleboa ere jokatuko dute, 4x100m estiloak.

Jardunaldia arratsaldeko 4tan hasiko da, eta ordubete lehenago, 3tan, elkartuko dira igerilekuan beroketa saioa egiteko.

SERIEAK