Home > albisteak > 4×100 libre frogan Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu dute Osak, Etxanizek, Txurrukak eta Artolak

4×100 libre frogan Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu dute Osak, Etxanizek, Txurrukak eta Artolak

///
Comments are Off

Eritz Etxanizek, Urko Artolak, Joanes Txurrukak eta Enaitz Osa igerilariek Espainiako Txapelketara sailkatzea lortu dute 4×100 libre froga  3’42”58ean amaituta  (3’42”76 da gutxieneko denbora).

Irunen, atzo eta gaur, jokatzen ari diren Infantil, Junior eta Absolutuen Udako Gipuzkoako Txapelketan lortu du marka hori laukote azkoitiarrak. Joan den astean,  Euskal Herriko txapela jantzi zuten 4×100 libre frogan, baina Espainiako gutxieneko denboratik 11 ehunenekotara geratu ziren. Gaur lortu dute euren marka ontzea.

Maite Portalok ere lan bikaina egin du 50 libre frogan: 28″08n amaitu du,  Espainiako Txapelketarako txartela eskuratuz (gutxienekoa, 28″20).

Uztailaren amaieran jokatuko da estatu mailako txapelketa Bartzelonan, eta bertan izango dira gure igerilariak.

IRUNGO ARGAZKIAK, HEMEN

Zorte on denoi!!!!