Home > albisteak > Mateos eta Gaitan bikain aritu ziren Tarbesen

Mateos eta Gaitan bikain aritu ziren Tarbesen

///
Comments are Off

Zubiaurreko bi igerilariek Gipuzkoako Federazioak deituta hartu zuten parte pasa den asteburuan Tarbesen, Frantzian, ospatu zen igeriketa sarian eta biek ala biek emaitza oso onak lortu zituzten.

Nora Mateos eta Olaia Gaitanek launa probatan hartu zuten parte eta baita finaletara sailkatzea lortu ere. Gainera, hainbat domina ere eskuratu zituzten, bakoitzak bere kategorian.

Nora Mateos bi aldiz igo zen podiumeko mailarik gorenera. Lehena izan zen bi probatan, 50m eta 100m bular estiloan.

Nora Mateos urrezko domina jasotzen (Tarbes, Frantzia).

Olaia Gaitanek, bere aldetik, bigarren postua lortu zuen bi probatan: 50m libre eta 50m tximeleta estiloan. Bestetik, hirugarren sailkatu zen 100m libre proban. Aipatzekoa, 50m tximeleta proban Espainiako Txapelketa jokatzeko minima ere lortu zuela.

Olaia Gaitan zilarrezko domina jasotzen (Tarbes, Frantzia).

Kirol lorpen garrantzitsu hauei, bizitako esperientzia aberasgarria gehituta, asteburu bikaina pasa dutela ezin uka daiteke. Gizpuzkoako beste klubetako igerilari kideekin harremanak sendotzeko balio izan die eta beste herrialde batzutako igerilariekin esperientzia partekatzeko aukeraz ere gozatu ahal izan dute.

Zorionak, Olaia eta Nora!

 


sammic

zurt taberna