Datorren Larunbatean, abenduak 2, Bergaran eta Eibarren izango dira Zubiaurreko igerilariak.
Bergaran zaharrenek dute hitzordua. Infantil, junior eta absolutu mailakoek Neguko Ligako 3.jardunaldia jokatuko dute. Igeriketa saioa arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta, ohi bezala, ordubete lehenago elkartuko dira igerilekuan beroketa saioari ekiteko.
Eibarko hitzordua festa girokoa izango da, Gabon Kopa ospatuko baita. Alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Bakoitzak bere gustuko estiloan egingo du igeri eta denbora onena egiten dutenek podiuma osatuko dute. Errelebo probak ere jokatuko dituzte.
Eibarko saioa 16:30ean hasiko da eta beroketa 15:30ean.