Home > albisteak > San Andres saria eta taldeko argazkia Larunbatean

San Andres saria eta taldeko argazkia Larunbatean

///
Comments are Off
San Andres Saria, larunbatean

Iritsi da Zubiaurre Igeriketa Klubeko urteko hitzordu berezienetarikoa: San Andres saria. Igeri Eskolako umeei zuzendutako saioa izango da eta aurtengo edizioan 2012-2015 urte bitartekoak izango dira protagonista. Txapelketa formatuan burutzen den proba honetan Azpeitiko Izarraitz Igeriketa Elkarteko adiskideak ere gurekin izango ditugu urtero legez familia giroan festaz gozatzen. Gurekin izango dira Marea Urdineko lagunak ere, iaz bezala egun berezi honetaz gozatzera etorriko baitira.

Azkoitiko igerilekua txiki geratuko da, beste behin, 140 ume inguruk hartuko baitute parte eta kristal atzetik begira izango baitira hauen familia eta lagunak ere.

2015-14 urteetako igerilariek 25m libre proba jokatuko dute eta 2013-12 adinekoek 50m libre. Guztiek jasoko dute klubeko igerilari zaharragoen eskutik domina bana eta baita goxoki poltsa ere. Denbora onenak egiten dituzten kategoria bakoitzeko hirurek podiuma osatuko dute.

Arratsaldeko 15:15ean beroketa egingo dute eta 16:00etan hasiko da txapelketa.

Aurretik argazkia

Sariketa aurretik, Zubiaurre I.K. osatzen duten igerilari guztiek talde argazkiak aterako dituzte. Lehenik taldez talde aterako dute argazkia eta, ondoren, Zubiaurreko guztiek denek batera argazki erraldoia aterako dute.

Argazkia ateratzera talde guztiak daude deituta, igeri eskolakoak eta baita federatuak ere, hau da, 2016tik aurrerako denak.

Igerilekuko sarrera zaharrean elkartuko dira 14:30etan eta Zubiaurreko ekipazioa jantzita etortzea eskatzen da, ez dutenek, kamixeta txuria ekar dezatela.

Bertan ikusiko gara!!

 

Gure bidelagunak