Zubiaurre Igeriketa Klubak San Andres egunez antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Saria azaroaren 30eko ONCEko zenbaki sarituarekin bat datorrena izan ohi da eta aurtengoa 22734 zenbakia izan da.
![](https://zubiaurreigerielkartea.eus/wp-content/uploads/2023/12/IMG_20231203_182754.jpg)
22734 zenbaki saritua duen boletoa
Kepa San Sebastian da boletoaren jabea eta, beraz, sari ikaragarria jasoko du: 2500 euro Herrixen Azkoitiko Merkatari elkarteko dendetan gastatzeko. Gozatu sariaz, Kepa!
(Argazkian: Kepa San Sebastian, sariduna, eta Imanol Gaitan, Zubiaurre I.K.ko ordezkaria, saritutako boletoa eskuan dutela.)
![](https://zubiaurreigerielkartea.eus/wp-content/uploads/2023/07/bidelagunak_23-24.jpg)
Gure bidelagunak