Zubiaurreko igerilarien urte osoko lana agerian geratu zen joan zen asteburuan, Bergaran eta Legazpin. Gipuzkoako udako sariketak jokatu ziren bi herriotan, igandean eta larunbatean, eta gure igerilariek lan bikaina egin zuten. Nekatuta, baina egindako lanarekin gustura itzuli ziren etxera: podiumera igotzea lortu zuten froga askotan, eta igerilari gehienek marka pertsonalak hobetu zituzten.
Hemen, LEGAZPIKO eta BERGARAKO emaitzak eta ARGAZKIAK.