Home > albisteak > Alebinen eta benjaminen ligetako azken jardunaldiak Larunbatean

Alebinen eta benjaminen ligetako azken jardunaldiak Larunbatean

Kategoria txikienetako igeriketa ligei asteburu honetan emango zaie amaiera.

Benjaminen kasuan, Benjamin Jaialdiko 5. eta azken jardunaldiak jokatuko dira. Zubiaurreko txikienek, 2015-2017 urteetan jaiotakoek, Eibarko Ipurua igerilekuan izango dute hitzordua zonaldeko gainontzeko herrietakoekin batera.

Alebin kategoriako igerilariek, berriz, Bergaran izango dute hitzordua. 2013-2014 urteetako neska-mutilek hartuko dute parte Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldian.

Hona hemen informazioa:

Benjaminak Eibarren: 14:30tan beroketa eta 15:30tan hasiera.

SERIEAK EIBAR

Alebinak Bergaran: 15:00tan beroketa eta 16:00tan hasiera.

SERIEAK BERGARA

 

Gure bidelagunak