Ligetako jardunaldiak amaituta, txapelketak eta sariak jokatuko dituzte Zubiaurreko igerilariek hurrengo asteetan.
Lehenengoa, datorren astean izango da Zumaian. Igandean, Maiatzak 17, Gipuzkoako txapelketa eskolarra, Igerilari Osoa, jokatuko da. 2015eko benjaminek hartuko dute parte. Gipuzkoako klubetako igerilariekin batera lehiatuko dira Zubiaurreko neska-mutilak.
Goizeko saioan, tximeleta eta bizkar probak egingo dituzte eta, arratsaldez, bular eta estilo librean arituko dira. Errelebo proba bana ere jokatuko dute saio bakoitzean.
Zorte on!! Aupa Zubiaurre!!
Hurrengo asteetako hitzorduen aurrerapena
Egutegia bete-bete dator denboraldiari amaiera emateko. Datozen asteetan maila eta adin ezberdinetako partaideei zuzendutako hainbat lehiaketatan izango dira Zubiaurrekoak.
Hona hemen datozenak:
- Maiatzak 23, Onatiko Txantxiku Saria (2013-2017)
- Maiatzak 29, Eibarko San Juan Saria (<2012)
- Maiatzak 30, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak (mutilak 2012-2013, neskak 2013-2014)
- Ekainak 6-7, Open GIF Saria (<2012)
- Ekainak 6, Gipuzkoako Udako Saria (<2012)
- Ekainak 13-14, Gipuzkoako Udako Txapelketa (alebinak eta infantilak)
- Ekainak 20-21, Gipuzkoako Udako Txapelketa (juniorrak eta absolutuak)
- Ekainak 20-21, Euskal Herriko Udako Txapelketa (alebinak)
- Uztailak 27-28, Euskal Herriko Udako Txapelketa (infantilak)
- Uztailak 4-5, Euskal Herriko Udako Txapelketa (juniorrak eta absolutuak)
Igeri Eskolako ikasturte amaiera
Aurrerago informazio zehatza zabalduko dugu, baina momentuz, gorde data hauek!
- Ekainak 16: merendola!
- Ekainak 22: Gamarrara egun pasa!

Gure bidelagunak
