Datorren asteburuan hainbat igeriketa saiotan hartuko dute parte Zubiaurre I.K.ko igerilariek.
Gazteenek, benjamin eta alebinek, 2014-2010 urte bitartekoek, hitzordu berezia dute Igandean, ekainaren 4an, Txantxiku saria. Denboraldia festa giroan agurtzeko aukera paregabea dute igerilariek Oñatin ospatuko den sariketa berezi honetan. Bakoitza aukeratutako proba batean lehiatuko da eta puntuazio sistema bat tarteko, kluben sailkapen orokorra egingo da.
Goizeko 9:00tan hasiko dute beroketa eta 10:00tan ekingo zaio saioari.
Igerilari zaharrenek, infantil, junior eta seniorrek, bestalde, bi hitzordu ezberdinetan hartuko dute parte:
Batzuek, Gipuzkoako Open saria jokatuko dute. Asteburu osoa, ekainak 3 eta 4, iraungo duen sariketa da eta Donostian jokatuko da, Paco Yoldi igerilekuan.
Besteek, Gipuzkoako Udako sarian hartuko dute parte. Ekainaren 3an ospatuko da txapelketa hau Andoaingo igerilekuan.
SERIEAK Gipuzkoako Udako Saria