Home > albisteak > Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da

Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da

///
Comments are Off

Asteburu honetan, apirilak 27-28, denboraldiko txapelketa berezienetako bat jokatuko da Irunen,  Gipuzkoako Taldeen Kopa. Bertan izango dira gure lurraldeko igeriketa talde guztiak, tartean Zubiaurre I.K., infantil, junior eta absolutu mailako igerilariez osatutako taldearekin.

Bi egunetan zehar igeriketa proba guztiak jokatuko dira eta talde bakoitzeko bi igerilarik hartuko dute parte bakoitzean. Marka pertsonalez haratago, taldearentzat ahalik eta puntu gehien eskuratzea izango dute helburu, probetan izandako sailkapenaren arabera puntuak banatzen baitira.

Zubiaurrek iaz oso emaitza honak lortu zituen. Gipuzkoako 3. taldea izan zen, mutilen taldeak 3. postua eta neskenak 4.a eskuratuta.

Ea aurten! Aupa Zubiaurre!

 

SERIEAK GIPUZKOAKO KOPA

 

Gure bidelagunak