Home > albisteak > Gipuzkoako Taldeen artean 3. onena izan da Zubiaurre

Gipuzkoako Taldeen artean 3. onena izan da Zubiaurre

///
Comments are Off

ZUBIAURRE I.K. Gipuzkoako Taldeen Kopan 3.n!!

Pasa den asteburuan ospatu zen Irunen Gipuzkoako Taldeen Kopa eta lan oso ona egin zuten Zubiaurreko igerilariek. Sailkapen orokorrean 3.postua lortu zuen Azkoitiko taldeak Tolosaldea Usabal eta Irungo Bidasoa XXI taldeen atzetik.

Lehia oso gogorra bizi izan zuten gure egerilariek puntukako sailkapen sistema zela eta, igerilari bakoitzak bere probetan lortutako postuaren arabera taldearentzako puntuak lortzen baitzituen.

Mutilak astebukaera osoan zehar 3. postuan egon eta gero, azkenengo proban postu hori galdu egin zuten eta azkenean 4. izan ziren. Neskek, berriz, gogor eutsi zioten 4. postuari, eta modu horretan, guztien puntuak batuta osatzen den sailkapen orokorrean, 3. postua bereganatu zuten.

Zubiaurre I.K. 3.postuan, Gipuzkoako Taldeen Kopan. Irun, 2024ko apirila.

Zorionak Zubiaurreko talde osoari!

Igerilari guztien eta entrenatzaileen ahaleginak sari ederra izan du beste behin. Segi horrela taldea indartzen, lorpen indibidualei ematen zaien garrantziaz haratago, guztiaren oinarri den eguneroko talde lana eta talde giroa baitira  Zubiaurre Azkoitiko igeriketa taldearen arrakastaren gakoak.

Aupa ZUBIAURRE!!

Puntukako sailkapenak

 

Gure bidelagunak