Home > albisteak > Azpetian eta Legazpin izango dira Zubiaurreko igerilariak, larunbatean eta igandean

Azpetian eta Legazpin izango dira Zubiaurreko igerilariak, larunbatean eta igandean

///
Comments are Off

Bi hitzordu ditu ditu larunbat honetan Zubiaurre Igeriketa Klubak. Batetik,  joan den urtarrilaren 15ean, covid-19 dela eta ezarritako murrizketen ondorioz, Legazpin bertan behera geratu zen Benjamin Testa eta KZL-ko 2. jardunaldia datorren zapatuan egingo da. Asteon, Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko ekintzak berriro abian jartzea erabaki du, eta beraz, taldeko gazteenak berriko lehiatzeko moduan izango dira.

Azpeitian, berriz, Alebin Mailako Teknifikazio Saria jokatuko da igandean, Udal Kiroldegian.

Azpeitiko txapelketa goiz (10:00)  eta arratsaldez (16:00) izango da, eta Legazpikoa arratsaldez (16:00). Beti bezala, igerilariek ordubete lehenago egon beharko dute igerilekuetan, beroketei ekiteko. Bai Azpeitian eta bai Legazpin ikusleak egon ahal izango dira, osasun neurriak errespetatuz.

SERIEAK: