Home > albisteak > Bidelagun berriak batu zaizkigu Zubiaurre I.K.ko familiara

Bidelagun berriak batu zaizkigu Zubiaurre I.K.ko familiara

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubaren ibilbidean ehundaka haur eta gurasok hartu dute parte. Batasun handiko taldea izatea lortu izan du beti Zubiaurrek eta horrela islatu izan da entrenamendu saioetan nahiz proba eta txapelketetan dugun giroan.

Familia txiki bat gara eta ilusioz aurrera egiteko indarra ematen digu honek, urtero urtero azkoitiar ume eta gazteei igeriketara hurbiltzeko aukera ematen jarraitzeko.

Guzti hau, ordea, ez zen posible izango babesik gabe eta zorionez beti izan ditugu gure kirol proiektua babestu duten bidelagunak. Herriko erakunde eta enpresen inplikazioa ezinbestekoa da guretzat, proiektua bideragarri izan dadin eta pisu ekonomiko guztia familiengan gera ez dadin.

Azken urteak mugitu xamarrak izan dira eta bidelagun sarea berritzen joan da.

Pozgarria da guretzat datorren denboralsitik aurrera Zubiaurre I.K.ren proiektuari hauspoa emango dioten bidelagun berriak aurkeztea.

Hauek dira, epealdi ezberdinetako akordioak sinatuta, ZUBIAURRE familiara batu zaizkigun eragileak:

ALBERDI
ARRIETA
DEAN

Dean tabernako Xabier Artetxe bidelagun agiria jasotzen Imanol Gaitan Zubiaurreko ordezkariaren eskutik.

DOMUSA
EKINTZA

Ekintza lantegiko Ainhoa Larranaga bidelagun agiria jasotzen Imanol Gaitan Zubiaurreko ordezkariaren eskutik.

ETXEZA

Etxeza tabernako Xabier Artetxe bidelagun agiria jasotzen Imanol Gaitan Zubiaurreko ordezkariaren eskutik.

JUARISTI

Juaristi enpresako Mireia Romarate bidelagun agiria jasotzen Imanol Gaitan Zubiaurreko ordezkariaren eskutik.

SORALUCE

Lehendik gurekin jarraitzen dutenak, berriz, hauek dira:

ELKARMEDIA
EURITEK
KOXKA
ORBELA
SAMMIC
SIDENOR
SUHARRI
TTAKUN
ZURT
Eta nola ez, AZKOITIKO UDALA.

Eskerrik asko bihotzez guztioi!
Zuen laguntzarekin Zubiaurre familia posible egiten duzue!