Home > albisteak > Olaia Gaitan, Espainiako infantil mailako txapelketan lehiatuko da

Olaia Gaitan, Espainiako infantil mailako txapelketan lehiatuko da

///
Comments are Off

Datozen egunetan, uztailaren 20tik 23ra, Espainiako infantil mailako txapelketa jokatuko da Sabadellen eta bertan izango da Olaia Gaitan Zubiaurreko igerilaria.

Olaiarentzat ez da estatu mailako txapelketan parte hartzen duen lehen aldia, iaz ere lortu baitzituen beharrezko minimak. Baina, oraingoak badu berezitasuna, 6 proba ezberdinetan lortu baititu minimak. Lehen aldia da, Zubiaurreko igerilari batek espainiako txapelketa berean parte hartzeko hainbeste probatako minimak lortzen dituena, estilo eta neurri ezberdinetako probetakoak, hain zuzen.

Izan ere, Olaiari ondoen doakion estiloa bizkar bada ere, libre eta tximeleta probetan ere lortu ditu minimak. 5 dira igerilari batek lehiatu ahal dituen proba kopuru maximoa, eta Olaiak Sabadellen proba hauek jokatzea erabaki du: 50, 100 eta 200m bizkar, 100m libre eta 50m tximeleta.

Gustukoenak 100m.ko probak dituen arren, bizkar eta libre, Olaiak garbi ditu helburuak: “Euskal Herriko txapelketan baino hobeto aritzea nahiko nuke eta ahal badut nire markak hobetu nahi nituzke”.

Denboraldia ongi joan dela dio. Gustura dago Olaia, “igeri egitean hainbat gora behera izan arren, klubeko kideekin esperientzia onak” bizi izan dituelako.

Ea primerako asteburua pasatzen duen eta helburuak lortuta gustura itzultzen den.

Aupa, Olaia!

>> Irakurri Maxixatzenek Olaiari egindako elkarrizketa hemen