Home > albisteak > Denboraldi berria: taldeen antolaketa eta entrenamenduen hasiera

Denboraldi berria: taldeen antolaketa eta entrenamenduen hasiera

///
Comments are Off

Oporraldiaren ondoren, indarberrituta eta  denboraldi berriari ekiteko gogotsu gatoz. Irailaren 10ean jakinaraziko dira taldeen zerrendak eta ordutegiak; Elkarguneko  oharren taulan eta klubaren web orri honetan argitaratuko da informazio guztia.

Aldaketak edota bestelako oharrak helarazi nahi izanez gero, irailaren 12an eta 13an, 17:00etatik 19:00etara, klubeko entrenatzaileak Elkarguneko harreran egongo dira,  laguntzeko prest.

Urtero bezala, igerilari guztiei lekua egitea da helburua, betiere, zerbitzuaren kalitatea bermatuko duen banaketa orekatu baten bidez. Guztion lana errazte aldera, ezarritako datak errespetatzea eskatzen da.

Bestalde,  Zubiaurre Igeriketa Klubean lehen aldiz izena eman dutenei zuzendutako bilera informatiboa irailaren 12an egingo da, 19:00etan, Oteiza aretoan.  Klubaren nondik norako guztiak azalduko dira bertan. Halaber, egun horretan bertan, baina 18:00etan, aurten entrenamenduak eguerdian egiten hasiko diren taldekideei zuzendutako batzarra egingo da.

Irailaren 16an hasiko dira entrenamenduak!