Home > albisteak > Denboraldiko 3. Kontrol Proba, igandean, Eibarren

Denboraldiko 3. Kontrol Proba, igandean, Eibarren

///
Comments are Off
Neguko liga probintzialeko 3. jardunaldia Eibarren igerilari federatuentzat

Eibarko Udal Igerilekuan jokatuko da 2020-2021 denboraldiko junior eta infantil mailako 3. Kontrol Proba,  datorren igandean, otsailak 14.

15:00etan hasiko da txapelketa, baina  aurretik, beroketak egiteko bi txanda antolatu dituzte. Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariei lehendabiziko txanda egokitu zaie, eta, beraz, 12:45erako egon beharko dute bertan (kiroldegiko goiko alboko atetik sartuko dira).

  • 13:00-13:45 (beroketa): Eibar Igerixan, Bergara eta Zubiaurre
  • 14:00-14:45 (beroketa): Fortuna, Aloña Mendi, Legazpi eta Izarraitz
  • 15:00: Txapelketaren hasiera

Ondoko loturan, SERIEAK ETA PROBEN ORDENA.

Asteburu honetan, halaber, Joanes Txurruka taldekidea Oviedon izango da, Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hatzeko.  ZORTE ON ETA GOZATU, JOANES!