Zubiaurre Igeriketa Klubeko entrenatzaileekin harremanetan jartzeko telefono berri bat jarri dugu martxan. Ondorengoa da zenbakia: 641552012.
Taldeko arduradunei edozein zalantza edo mezu helarazteko, beraz, telefono zenbaki horretara deitu beharko da edota whatsapp bidezko mezua igorri, ordutegi honetan: ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 13:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Bestetik, Zubiaurre Igeriketa Klubak COVID-19aren aurrean erabiliko duen protokoloa ere helarazten dizuegu. Ondo irakurtzea eta begiratzea eskatzen dizuegu; ahalik eta neurri zuzenenak ezartzen ahalegindu bagara ere, jakin badakigu ertz guztiak kontuan hartzea ezinezkoa dela, eta, beraz, zuen ekarpenak ongi-etorriak izango dira.