Home > albisteak > Musukoak eta txanoak banatuko ditugu

Musukoak eta txanoak banatuko ditugu

///
Comments are Off

COVID-19a dela eta, segurtasun neurri guztiak hartuta abiatu dugu 2020-2021 denboraldia Zubiaurre Igeriketa Klubean. Besteak beste, ordutegiak moldatu behar izan ditugu,  eta  horrek eragin zuzena izan du taldeen antolaketan. Ezohiko baldintzetan bada ere, lan eta buruhauste askoren ondoren, entrenamenduak martxan jartzea lortu dugu.

Federatuak irailaren erdi aldera hasi ziren entrenatzen, 15:30etik 17:30erako tartean, eta klubeko kide gazteenak urriaren hasieran ekin zioten, 12:45etik 13:45era bitartean.

Ikasturte hasierari kolore apur bat emate aldera, eta denok egiten ari zareten esfortzua eskertzeko, datozen egunotan, klubak musukoak eta txanoak banatuko ditu igerilarien artean.