Home > albisteak > Entrenatzaileekin harremanetan jartzeko telefono berria

Entrenatzaileekin harremanetan jartzeko telefono berria

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko entrenatzaileekin harremanetan jartzeko telefono berri bat jarri dugu martxan. Ondorengoa da zenbakia:  641552012. 

Taldeko arduradunei edozein zalantza edo mezu helarazteko, beraz, telefono zenbaki horretara deitu beharko da edota whatsapp bidezko mezua igorri,  ordutegi honetan: ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 13:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Bestetik, Zubiaurre Igeriketa Klubak COVID-19aren aurrean erabiliko duen protokoloa ere helarazten dizuegu. Ondo irakurtzea eta begiratzea eskatzen dizuegu; ahalik eta neurri zuzenenak ezartzen ahalegindu bagara ere,  jakin badakigu ertz guztiak kontuan hartzea ezinezkoa dela, eta, beraz, zuen ekarpenak ongi-etorriak izango dira.