Zubiaurrek 30 urtetako ibilbidea osatu duela eta, garai eta ikuspegi ezberdinetako testigantzak bildu nahirik, 4 partaideren bizipenak jaso ditu Maxixatzenek pasa den urteko abenduan argitaratutako erreportaia batean.
Mari Jose Sanchez, taldeko lehen entrenatzaile izandakoa eta elkartearen sorreran parte hartu zuena; Maite Urrutia, sorreratik igeriketa eskolan hasi eta gaztaroan bertan ibili ondoren, egun guraso modura elkarteko kudeaketa batzordeko kide dena; Alazne Esnaola, zortzi urtez entrenatzaile lanetan aritutakoa eta egun, hau ere, guraso batzordeko kidea; eta Alex Herrero, entrenatzaile lanetan bi hamarkadatik gora daramatzana, eta beraz, klubaren egungo martxa onaren ardatzetako bat.
4 protagonistek partekatu dituzten bizipen pertsonalek, Zubiaurre Igeriketa Klubaren izaera ulertzeko balio dute: helburuak eta ametsak betetzeko nahiaren atzean dauden esfortzua, taldelana, inplikazioa eta ilusioa, eta bide horretan hartu eman pertsonalek duten garrantzia.
Irakurri erreportaia osorik hemen