Zubiaurre Igeri Klubeko igerilariek (12 urtetik gorakoek) Jakara irteera egin dute asteburuan. Bi egunez igerilekua alde batera utzi, eta Astungo eski-pistetan barrena ibili dira. Ostiralean abiatu ziren, eta igande iluntzean etxeratu.
Urtero egin ohi duten ekintza honen bidez, beste kirol bat praktikatzeko aukera eskaintzeaz gain, talde giroa sustatzea da klubaren helburua.