Home > albisteak > Espainiako txapelketarako marken kontrol-probetan hartu dute parte Zubiaurreko bost igerilarik

Espainiako txapelketarako marken kontrol-probetan hartu dute parte Zubiaurreko bost igerilarik

///
Comments are Off

EAEko infantil eta junior mailako igerilarientzat marken kontrol-probak egin zituzten, larunbatean eta igandean, Irungo Azken Portu Igerilekuan. Espainiako txapelketara begirako jardunaldiak izan dira, Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatuta, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko bost igerilari izan ziren bertan: Nerea Dominguez, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Julen Ocio. 

Covid-19aren pandemia dela eta, igeriketa proba ia guztiak bertan behera geratu dira, eta denboraldi honetan izan duten jardunaldi bakarrenetakoa izan da.

Horra, probak eta emaitzak: