Home > albisteak > Espainiako Udako Txapelketara sailkatu dira Zubiaurreko neskak

Espainiako Udako Txapelketara sailkatu dira Zubiaurreko neskak

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko infantil mailako nesken taldeak Espainiako Udako Txapelketarako txartela eskuratu zuen, atzo Irunen jokatu zen Gipuzkoako Txapelketan, erreleboetan sekulako erakustaldia eman ondoren. Nora Arozenak, Nora Mateosek, Olaia Gaitanek eta Jare Goenagak  4′ 07” 45ean burutu zuten  4×100 libre proba eta 4′ 39” 60an 4×100 estiloak proba.

Logroñoko Las Norias kiroldegian izango da, uztailaren 31n, Espainiako Udako Txapelketa, eta aipatutako lau igerilariez gain, beste bi ere joango dira, taldeak osatzeko: Nora Alkorta eta Enara Txurruka.

Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten gainerako igerilarien lana ere txalotzekoa izan zen, atzokoan. Orotara, 18 domina eskuratuta itzuli ziren etxera: 4 urre, 7 zilar eta 7 brontze. Askok euren marka pertsonalak hobetu zituzten eta Euskal Herriko Txapelketara sailkatzea lortu zuten, proba ezberdinetan.

Hemen, EMAITZAK

ZORIONAK GUZTIOI!