Home > albisteak > Getxon eta Irunen izango dira Zubiaurreko igerilariak, larunbatean eta igandean

Getxon eta Irunen izango dira Zubiaurreko igerilariak, larunbatean eta igandean

///
Comments are Off
Donostian dute hitzordua igerilari federatuek, larunbatean

Iritsi da urteko igeriketa txapelketa nagusienen txanda. Alebin mailako igerilariek Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar Getxon, eta infantil, junior eta absolutu mailakoek Gipuzkoako Txapelketa, Irunen. Azken horiek, uztaileko bigarren asteburuan izango dute Euskal Herriko Txapelketa.

Bi eguneko jardunaldiak (larunbata eta igandea) izango dituzte Getxon eta Irunen, eta hainbat probatan hartuko dute parte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek.