Home > albisteak > Asteburuan igeri frogak Tolosa eta Oñatin

Asteburuan igeri frogak Tolosa eta Oñatin

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeri Klubako igerilariak Tolosa eta Oñatin izango dira datorren astebukaeran.

Alde batetik Infantil eta Nagusiak Gipuzkuako Taldeen Kopa izango dute astebukaera osoan zehar Tolosako igerilekuan eta bestetik Alebin mailakoek Oñatiko igerilekuan liga erregularreko 4. jardunaldia izango dute.

Tolosako frogak ondorengo ordutegiak izango ditu:

  • Larunbatean, goizean 10:00 tan, eta arratsaldean 16:30 tan
  • Igandean, goizean 10:00 tan eta arratsaldean 16:30 tan

Oñatiko froga arratsaldeko 15:30 tan hasiko da

Beti bezala, igerilariek ordubete lehenago egon beharko dute bai Tolosa eta bai Oñatiko igerilekuan beroketa ariketak egin ahal izateko.

Behin Behineko serieak: Tolosa eta Oñati

 

Besterik gabe, zorte on parte hartzen duzuten guztioi,