Home > albisteak > Igeri Eskolan izena emateko epea zabalik 2011n jaiotakoentzat

Igeri Eskolan izena emateko epea zabalik 2011n jaiotakoentzat

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeri Eskolan  izena emateko epea zabalik dago 2011n jaiotako haurrentzat: aurten, irailetik ekainera aurreratu dugu matrikulazio epea. Horrenbestez,  ekainaren 18tik 30era bitartean eman ahalko da izena,  Elkarguneko harreran.

Jakina denez, herriko igerilekuan toki arazo larriak ditugu, eta, ondorioz, aurten izen-emate kopurua 40 lagunera mugatu ​behar izan dugu, jardueraren gutxieneko baldintza egokiak bermatze aldera.

Izen-ematea berriek bakarrik egin behar dute. Jada Zubiaurreko kide direnek ez dute berriro izena eman beharrik. Hori bai, baja emateko asmoa izanez gero, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen da, datorren denboraldia antolatzeko. 

Animatu eta zatoz igeriaz gozatzera!