Home > albisteak > Liga Probintzialeko igerilari federatuen 2. jardunaldiaren laburpena

Liga Probintzialeko igerilari federatuen 2. jardunaldiaren laburpena

///
Comments are Off
Liga Probintzialeko igerilari federatuen 2. jardunaldiaren laburpena

Joan den larunbatean, azaroak 18, eta Azpeitiko igerilekuan, Neguko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia ospatu zen. Igeri frogak goizean zehar izan ziren, mota guztietako frogak, erreleboak barne.

Gure igerilariak oso ondo aritu ziren, dagoeneko udarako lasaitasunak atzera utzi, eta denbora politak eginez.

Azpimarragarria da igeri frogaren barruan, Markel Alberdi Sarobe igerilari eibartar ezagunaren parte-hartzea, Izarraitz Igeri Elkarteak omenaldia egin zion, eta Alberdik bere maila paregabea erakusteko aukera izan zuen.

Aipatzekoa, halaber, Pello gure entrenatzaileetako batek ere parte hartu zuela igeri frogetan, denbora bikaina eginda!

Behin-behineko emaitzak

Argazki gehiago, atal honetan: Argazkiak

Zorionak parte hartu zenuten guztioi eta eutsi maila horri !!

 

IMG_7908

 

IMG_7896

 

IMG_7901