Home > albisteak > San Andres Saria, larunbatean

San Andres Saria, larunbatean

///
Comments are Off
San Andres Saria, larunbatean

Ate-joka ditugu San Andres jaiak, eta urtero bezala, hitzordu berezia dute herriko igerilariek. Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, San Andres Saria txapelketa hartuko du Elkarguneak. Festa eta lehia uztartuta, hainbat froga egingo dituzte taldeko igerilari gazteenek.

14:30ean elkartuko gara, eta taldekako argazkiak aterako ditugu lehendabizi. Ondoren, igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo ditugu, eta, 15:30ean ekingo diogu txapelketari.

2009an, 2008an, 2007an eta 2006an jaiotako haurrak daude sariketan parte hartzera deituta, baita igeri elkarteko kide ez direnak ere. 25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu ditugu, adinaren arabera.

Azken urteotan bezala,  Izarraitz Igeri Elkartea gonbidatu dugu sariketan parte hartzera, eta  gurean izango dira azpeitiarrak.

Sariketari amaiera emateko, erreleboak egingo ditugu, bi igeri elkarteetako igerilariek nahastuta osatutako taldeekin.