Home > albisteak > Zubiaurreko lau igerilari lehiatuko dira Euskal Herriko Igeriketako Udako Txapelketan, datorren asteburuan

Zubiaurreko lau igerilari lehiatuko dira Euskal Herriko Igeriketako Udako Txapelketan, datorren asteburuan

///
Comments are Off

Nora Arozena, Urko Sudupe, Julen Ocio eta Pello Benitez Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan. Euskal Herriko Igeriketako Udako absolutu eta junior Txapelketa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegian, eta han izango dira lau azkoitiarrak, urte osoan lortutako emaitzei esker.

Larunbatean eta igandean izango dira probak. Goizeko jardunaldia 10:00etan abiatuko da, eta arratsaldekoa 17:00etan. Beroketa-saioak, berriz, 08:30ean eta 15:30ean hasiko dira.

SERIEAK