Home > albisteak > Ezohiko batzar orokorra egingo du Zubiaurre Igeriketa Klubak, astelehenean

Ezohiko batzar orokorra egingo du Zubiaurre Igeriketa Klubak, astelehenean

///
Comments are Off

Ezohiko batzar orokorra deitu du Zubiaurre Igeriketa Klubeko zuzendaritzak, datorren astelehenerako. Elkargunean egingo da bilera, eta ondorengo gaiak landuko dira: denboraldiko ekintzen errepasoa eta balantze ekonomikoa, 2020-2021 denboraldiko ekintzen eguneraketa,  zuzendaritza batzordea berritzeko prozesua eta datorren ikasturteko ordutegiak.

Osasun neurriak direla eta, batzarrera familia bakoitzeko kide bakarra joatea eskatzen da. Era berean, gogoratzen da musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela aretoaren barruan.

Bilera ekainaren 28an izango da, 19:00etan, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan.