Home > albisteak > Festa giro ederrean ospatu dugu San Andres saria

Festa giro ederrean ospatu dugu San Andres saria

///
Comments are Off

Norbere txanda izan bitarteko urduritasuna, hasieran, eta egin ondorengo poza, domina eta goxoki poltsa eskuetan zutela. Horietxek izan dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko eta Izarraitz Igeri Elkarteko neska-mutilen aurpegietan islatzen ziren sentipenak.

Zubiaurre Igeriketa Klubeko 2014 eta 2013ko igerilariak

Giro ezin hobean joan da arratsaldeko igeri saioa eta lagunarte ederrean ikusi dira parte hartzaile guztiak. Txikienek, 2014 eta 2013ko haurrek, 25 metroko proba egin dute, eta zaharrenek, 2012 eta 2011koek, 50 metrokoa.

Aipatzekoa Orioko ‘Berdin-berdinak’ taldeko kideen partehartzea eta aurtengoan ere gurekin izan diren Marea Urdineko igerilariena.

‘Marea Urdina’ eta ‘Berdin-berdinak’ taldeetako igerilariak.

Amaieran, sari banaketa burutu da eta adin bakoitzeko neska eta mutil azkarrenak podiumera igo dira guztien txalo artean. Udal Kirol Zinegotziak eta Zubiaurreko batzordekideak izan dira sariak banatzen.

Baina, inor ez da esku hutsik joan etxera, domina bana eta goxoki poltsa jaso baitute partehartzaile guztiek.

Zubiaurre I. K.tik gure esker ona, Azkoitira gurekin igeriketa festa honetaz gozatzera etorri zareten guztioi, Izarraitz I. E., Marea Urdina eta Berdin-berdinak elkartekooi. Hurrengo urteetan ere elkarrekin giro eder honetaz gozatzen jarrai dezagun.

Ikusi Marea Urdinak San Andres Sarian bizitakoaz osatu duen bideoa: