Home > albisteak > San Andres saria txikienek eta ligako jardunaldia zaharrenek

San Andres saria txikienek eta ligako jardunaldia zaharrenek

///
Comments are Off

Datorren larunbatean, azaroak 26, San Andres Saria ospatuko dugu. Zubiaurre Igeriketa Klubak urtero San Andres jaien bueltan festa giroan antolatzen duen igeriketa proba honetan, Azkoitiko igerilariek eta Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek hartuko dute parte. Hain zuzen ere, 2014, 2013, 2012 eta 2011an jaiotako neska-mutilek.

Proba arratsaldeko 16:00tan hasiko da, baina igerilariek ordubete lehenago, 15:00tan, egon beharko dute igerilekuan.

San Andres Saria, larunbatean

2018ko San Andres sariketan ateratako argazkia.

Ordu berean, Zubiaurreko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Eibarren dute hitzordua. Bertan ospatuko da Neguko Liga Probintzialeko 3.jardunaldia.

FEDERATUEN SERIEAK

ESKOLARREN SERIEAK