Home > albisteak > Gabonetako Nazioarteko Txapelketan izango dira Zubiaurrekoak

Gabonetako Nazioarteko Txapelketan izango dira Zubiaurrekoak

///
Comments are Off

Bihar, abenduak 29, ospatuko da Gipuzkoan egiten den maila internazionaleko igeriketa proba entzutetsuena, XLI. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa.

Europako herrialde ezberdinetako hainbat igerilarik hartuko dute parte, tartean bizkar estiloan egungo munduko errekorra duen Kira Toussaint herbeheretarra. Eta handienekin  batera lehiatuko dira Zubiaurreko 6 igerilari.

  • Nora Mateos: 50/100 bular
  • Elene Sudupe: 50 bizkar eta  50/100 libre
  • Jare Goenaga: 50 bizkar eta 100 libre
  • Olaia Gaitan: 50/100 libre eta 100 bizkar
  • Urko Sudupe: 50/100 bizkar
  • Pello Benitez: 50/100 libre

Goizeko 10tan hasiko dira sailkapen probak eta ondoren, arratsaldeko saioan, finalak jokatuko dira.

SERIEAK

 

Gure bidelagunak