Home > albisteak > Gaitan eta Mateos igerilariak Espainiako Txapelketa prestatzeko entrenamendu saioetan, Calellan

Gaitan eta Mateos igerilariak Espainiako Txapelketa prestatzeko entrenamendu saioetan, Calellan

///
Comments are Off

Olaia Gaitan eta Nora Mateos Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak  Espainiako infantil mailako Igeriketa Txapelketa prestatzeko antolatu diren entrenamendu saio berezietan parte hartzen ari dira, Calellako (Katalunia) Crol Centre igerilekuan.

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joan dira kontzentrazio berezi honetara, eta uztailaren 6tik 11ra egongo dira bertan. Orotara, infantil mailako Gipuzkoako 22 igerilari ari dira parte hartzen entrenamenduotan.

Gaitan eta Mateos emaitza bikainak ari dira lortzen denboraldi honetan. Besteak beste, joan den asteburuan jokatutako Euskal Herriko Txapelketan, hainbat domina eskuratu zituzten.

Gozatu aukera hau, neskak!