Home > albisteak > Zortzi domina eskuratu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Zortzi domina eskuratu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

///
Comments are Off

Maila oso ona erakutsi dute Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan. Orotara, zortzi domina eskuratu dituzte (3 urre, 2 zilar  eta 3 brontze) Nora Mateos, Nora Arozena eta Olaia Gaitanek, eta gainerakoek ere, lan bikaina egin dute.

Galdakaoko Urreta kiroldegian jokatu zen lehiaketa joan den asteburuan, eta Zubiaurreko bederatzi kidek hartu zuten parte.

Ondorengo emaitzak lortu zituzten:

  • Nora Mateos: 100 estiloak eta 100 bular, EHko txapelduna, eta 200 bularr, 4. postuan
  • Nora Arozena: 100 estilos, 3. postuan, 200 libre, 3. postuan, 50 libre, 2. postuan, eta 100 libre, 4. postuan
  • Olaia Gaitan: 100 bizkar, EHko txapelduna, 200 bizkar, 2. postuan, eta 50 libre, 3. postuan
  • Nora Uzin: 100 estiloak, 5. postuan
  • Nora Alkorta: 100 tximeleta, 6. postuan
  • Jare Goenaga: 100 bizkar, 5. postuan, eta 200 bizkar, 7. postuan
  • Urko Sudupe: 100 bizkar, 6. postuan, eta 200 bizkar, 6. postuan
  • Eneko Larrañaga: 200 libre, 6. postuan
  • Jurgen Larrañaga: 400 estiloak, 8. postuan