Home > albisteak > Gasteizen eta Oñatin izango dituzte lehiaketak Zubiaurreko alebinek eta infantilek, asteburuan

Gasteizen eta Oñatin izango dituzte lehiaketak Zubiaurreko alebinek eta infantilek, asteburuan

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketako Klubak bi hitzordu ditu datorren asteburuan: alde batetik, larunbatean (maiatzak 28) Euskadiko Joko Eskolarrak izango dira Gasteizen, eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Zubiaurreko hainbat igerilarik hartuko dute parte. Eta bestetik, igandean (maiatzak 29), Sarien B Zirkuitoaren  bigarren jardunaldia jokatuko dute infantil mailako igerilariek Oñatin.

  • LARUNBATA: Euskadiko Joko Ekolarrak, Gasteizen, Mendizorrotza kiroldegian. 10:00etan hasiko da goizeko saioa, eta 16:30ean arratsaldekoa. Zubiaurreko igerilariek 07:20an hartuko dute autobusa Elgoibarko ordainlekuko aparkalekuan. SERIEAK
  • IGANDEA: Sarien B Zirkuitoaren 2. jardunaldia, Oñatin, Zubikoa kiroldegian. 15:30ean hasiko da lehiaketa, eta igerilariek ordubete lehenago eogn beharko dute bertan, beroketei ekiteko. SERIEAK