Home > albisteak > Asteburuko hitzorduak: Txantxiku Saria, Gipuzkoako Open Saria eta Gipuzkoako Udako XII. Saria

Asteburuko hitzorduak: Txantxiku Saria, Gipuzkoako Open Saria eta Gipuzkoako Udako XII. Saria

///
Comments are Off

Ikasturte amaiera ate-joka dugu, eta, ohi bezala, ekaineko lehen asteburua igeriketa jardunaldiz beteta dator. Zubiaurre Igeriketa Klubak hiru hitzordu izango ditu:  taldeko gazteenek XXXIII. Txantxiku Saria dute Oñatin, eta ifantil-junior-absolutu mailakoek Gipuzkoako Udako XII. Saria jokatuko dute, larunbatean, Andoainen, eta V. Gipuzkoako Open Saria, larunbatean eta igandean, Donostian.

  • XXXIII. Txantxiku Saria dute, Oñatin, larunbatean (Ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Zubikoa Kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Ez da ikuslerik egongo harmailetan. SERIEAK.
  • Gipuzkoako Udako XII. Saria, Andoainen, larunbatean (Ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Allurralde Kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Zubiaurreko igerilariei 15:00etatik 15:25erako tartea egokitu zaie beroketak egiteko.  SERIEAK
  • V. Gipuzkoako Open Saria, Donostian, larunbatean eta igandean (Ekainak 4 eta 5):  09:30ean hasiko da goizeko saioa, eta 16:30ean arratsaldekoa Pako Yoldi kiroldegian. Igerilariek 08:30erako egon beharko dute han, beroketei ekiteko. SERIEAK