Home > albisteak > Gipuzkoako Alebin Txapelketan izango da Zubiaurre, asteburuan, Ordizian

Gipuzkoako Alebin Txapelketan izango da Zubiaurre, asteburuan, Ordizian

///
Comments are Off

Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatuko da, ekainaren 18an eta 19an, Ordizian, eta han izango dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko 20 neska-mutil. Denboraldian zehar egindako probetan gutxieneko denborak egin ondoren lortu dute sailkatzea.

Larunbat arratsaldean eta igandean goiz eta arratsaldez izango da lehiaketa Mayori Kiroldegian.

Denboraldia azken txanpara iristen ari da, eta gure igerilarien urte osoko lana agerian geratzen ari da. Emaitza bikainak lortzen ari da Zubiaurre Igeriketa Kluba, eta Ordiziara ere indartsu joango dira gure taldekideak.  Zorte on guztioi!!

SERIEAK