Home > albisteak > Zubiaurre txapeldun, Txantxiku Sariketan eta Gipuzkoako Udako XII. Sarian

Zubiaurre txapeldun, Txantxiku Sariketan eta Gipuzkoako Udako XII. Sarian

///
Comments are Off

Asteburu borobila izan da Zubiaurre Igeriketa Klubeko neska-mutilentzat. Banakako sari ugari eskuratzeaz gain, taldekako bi lorpen handirekin itzuli ziren etxera. Hiru hitzordu izan zituzten igerilari azkoitiarrek larunbatean eta igandean, eta emaitza bikainak eskuratu zituzten guztietan.  Lehiaketen denboraldia azken txanpara iristen ari den honetan, urte osoan egindako lanaren emaitzak oso agerikoak dira. 

Batetik, XXXIII. Txantxiku Sariketan lehen postua eskuratu zuten igerilari gazteenek taldekako sailkapenean, eta bestetik, Gipuzkoako Udako XII. Sarian ere, Andoainen, ifantil-junior-absolutu mailakoak lehen postuan geratu ziren sailkapen orokorrean. V. Gipuzkoako Open Sarian, berriz, 10 finaletara sailkatzea lortu zuten. 

Horra, laburpena:

  • V. Gipuzkoako Open Saria (Donostia): banakako sari ugari bereganatuta, 10 finaletan lehiatu ziren (A mailako 4tan, eta B mailako 6tan).
  • Gipuzkoako Udako XII. Saria (Andoain): Urrezko 21 domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 3. Taldekako sailkapenean, mutilak 1. eta neskak 2. Neska-mutilen sailkapen orokorrean, Zubiaurre 1.go postuan. 
  • XXXIII. Txantxiku Sariketa (Oñati): banakako sari ugari eskuratuta, taldekako 1.go postua. 

Horrez gain, igerilari askok eskuratu zuten Euskadiko Igeriketa Txapelketa Nagusirako txartela, gutxieneko denborak egin ondoren.

ZORIONAK GUZTIOI!!!

Hurrengo hitzordua datorren ostiralean (ekainak 10) izango dugu, herrian bertan: San Andres Saria jokatuko da  Azkoitian, 15:30ean hasita ( 2010 -2013). Ondoren,  klubeko kide guztientzat merienda izango da Elkargunean.