Oñatin urtero jokatzen den Txantxiku Saria berezia izaten da. Banan-banan lortutako emaitzez gain, taldekideek denboraldi osoan egin duten lana saritzen baita. Aurten, Zubiaurre Igeriketa Klubak jaso du talderik onenaren saria, igerilariek egindako lanari esker.
Taldeko gazteenek gustura altxatu zuten garaikurra, denboraldiari agur esanez.
Bidebatez, lerrook aprobetxatu nahi ditugu, gure babesle guztiei eskerrak emateko, eta bereziki aipatu nahi ditugu aurten gure proiektura batu diren IRIONDO OPTIKA eta EURITEK. Zubiaurre bezalako talde txikientzat ezinbestekoa da babesleen ekarpena, proiektuari eutsi ahal izateko. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!
Horra, Oñatiko argazkiak eta emaitzak: