Urtea hitzordu garrantzitsu batekin hasiko dute Zubiaurreko zaharrenek, Gipuzkoako Kopa ospatuko baita Irunen. Taldekako txapelketa da eta bi egunetan izango dira igeriketa probak, larunbatean eta igandean. Bertan parte hartuko dutenak infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak izango dira. Bakoitzak hainbat probatan hartuko du parte eta lortutako puntuak batuta kluben sailkapena aterako da.
Larunbateko beste hitzordua txikienek izango dute Legazpin. Arratsaldeko 16:30tan hasiko da Benjamin testa eta KZL 2. jardunaldia. Ohi bezala, igerilariek ordubete lehenago ekingo diote beroketa saioari. Han izango dira Zubiaurreko 2014-2011 bitarteko mutilak eta 2014-2012 bitarteko neskak.