Bi hitzordu dituzte Zubiaurre Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek datorren asteburuan.
Larunbatean eta igandean, otsailak 24 eta 25, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Irungo Azken Portuko igerilekuan.
Eta larunbatean, Legazpiko Udal igerilekuak Gipuzkoako Nagusiko Saria hartuko du.
Bi lehiaketan izango dira igerilari azkoitiarrak.
Hemen, serieak: Irun eta Legazpi
Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:50ean.
Zorte on danoi!