Home > albisteak > Hamaika sari lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek

Hamaika sari lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek

Maiatza hamaika sari lortuta amaitu dute Zubiaurreko igerilariek.

Urtean zehar egindako lana nabari da eta igerilari bakoitzak egindako aurrerapen eta hobekuntzak sarituak ere izan dira azken asteetan ospatutako txapelketetan.

Zubiaurre txapeldun Txantxiku Sarian

Urtero bezala, festa giro ederrean ospatu zen Txantxiku Saria Oñatin. Adin bakoitzeko neska-mutilek proba bana egin zuten eta emaitza onak lortu ere bai.

Zubiaurreko benjamin (2015-2017) eta alebinek (2013-2014) banakako domina mordoa eskuratu zituzten. Azkenean, igerilari guztien sailkapen puntuazioak batuta, Zubiaurre I.K. izan zen talde irabazlea.

Zubiaurre txapeldun Txantxiku Sarian.

Eibarko San Juan sariko podiumak

Maiatzaren 29an zaharrenek (infantil eta juniorrek) hartu zuten parte San Juan sarian. Han ere, festa gailendu zitzaion lehiari.

San Juan sariko partaideak.

Hala ere, azkarrenentzat sariak ere banatu zituzten eta Zubiaurrek hainbat kopa eskuratu zituen.

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan ere utzi zuen arrastoa Zubiaurrek

Gipuzkoa ordezkatuz lehiatu ziren Zubiaurreko igerilariak azken larunbatean Hernanin ospatu zen txapelketan. Gehienek norbere markak hobetu ahal izan zituzten eta hiru domina eskuratuta amaitu zuten jardunaldia.

Julen Iraeta, bigarren 200m libre proban.

Elen Aldalur, bigarren 100m estiloak proban.

Erik Sansebastian, hirugarren 200m bular proban.

ZORIONAK GUZTIOI! 

Ekaina bete-betea dator

Hurrengo asteetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatuko dituzte Zubiaurreko alebin, infantil eta junior mailetako igerilariek.

Aukera bikaina, bakoitzak duen onena erakutsi eta markak hobetzen jarraitzeko.

Aupa Zubiaurre!

 

Gure bidelagunak