Home > albisteak > San Juan saria eta Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak

San Juan saria eta Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak

Maiatzeko azken asteburuan bi hitzordu dituzte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek.

Eibarren San Juan saria ospatuko dute ostiral iluntzean, maiatzaren 29an, arratsaldeko 8tan hasita. Zubiaurreko infantil eta junior mailakoek hartuko dute parte sari berezi honetan.

Igerilariek 19:00an egon beharko dute Ipurua igerilekuan beroketari ekiteko.

SERIEAK

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak

Larunbatean, maiatzaren 30ean, Hernanin ospatuko da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen baitako igeriketa saioa.

Zubiaurreko igerilariek Gipuzkoa ordezkatuz hartuko dute parte, 2012-13ko mutilek eta 2013-14 urteetako neskek.

Igerilariak 8:45ean elkartuko dira kiroldegiko sarreran. Goizeko saioa 10:30an hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30an.

Serieak eta informazio gehiago Euskal Herriko Igeriketa Federazioko webgunean aurki daiteke hemen.

 

Gure bidelagunak