Home > albisteak > Igeriketa eskolan 2020-2021 denboraldirako izen-ematea, zabalik

Igeriketa eskolan 2020-2021 denboraldirako izen-ematea, zabalik

///
Comments are Off

COVID-19ak eragindako egoera berezi honek sortu ditzazkeen aldaketen menpe gauden arren, hurrengo denboraldira begira jarri nahi dugu. 2020-2021 denboraldia nola eta zein baldintzatan martxan jarriko dugun ez dakigu, baina urteroko urratsei jarraitzea erabaki dugu, eta ilusioz zabalduko ditugu berriro ateak kide berrientzat.

LOTURA HONETAN  klikatuz eman dezakezue izena Zubiaurre Igeriketa Klubean,  uztailaren 17ra arte.

Irailean, egoera zein den zehatz dakigunean, web orri honetan argitaratuko dugu informazio guztia. Batetik, talde berrien ordutegiak eta egutegia, eta bestetik, igeriketa-eskolaren baldintzak.
Animatu igeri ikasiaz ondo pasatzera!